LarrysPiNode
ArtNet sACN DMX/RDMrako Nodo txikia
ArtNet/sACN nodo txiki eta eramangarri honek kablerik gabe eta modu azkarrean DMX/RDMa transmititzen du. 7 orduko autonomia ematen duen eta micro USB bidez kargatzen den 1000mAh-ko bateria dauka. Gailu hau aldi berean kargatzen eta lanean egon daiteke.
Nodoaren konfigurazioa web bidez egiten da, berak bertan sortutako Wifi sarean, (LarrysPiNode_XXXXX) deitutakoan konektatu behar da eta pasahitza sartu, horrela (2.0.0.1) web-ari sarbidea emango zaio.
Web-orri horretatik konfiguratu daitezke; modua (Hotspot edo Wifi SSID), irteera DMX edo DMX/RDM, DMXaren INa, IPa eta zein unibertsotan lan egingo den.
Nodoa erabili ahal izateko software bat behar da (PC, MAC, Linux, Android edo iOS) edo Wifi sare batean konektatzeko gai den argi kontrolerako kontsola bat ArtNet edo sACN protokoloak onartzen dituena.
Lanerako bi modu daude Hotspot modua edo Wifi SSID modua. Bi modu hauen konfigurazioa WIFI fitxan dago.
HOTSPOT MODUA
Hotspot moduan LarrysPiNode-n konektatu gaitezke modem edo routerrik behar izan gabe.
Modu honetan lan egin ahal izateko Stand Alonea aktibatu behar da. Automatikoki sortutako wifi sarea eta nodoaren pasahitza edozein momentutan aldatu daitezke.
WIFI SSID MODUA
Wifi SSID moduak edozein wifi sarean konektatzeko aukera ematen digu. Horretarako, Wifi SSID laukitxoan Wifi sarearen izena sartu eta Password laukitxoan haren pasahitza.
Modu honetan lan egin ahal izateko Stand Alonea desaktibatu egin behar da.
Lan egin nahi dugun protokoloa aldatu ahal izateko PORT A fitxan sakatu behar da eta modua aukeratu ArtNet edo sACN, edo DMX, DMX/RDM edo DMX IN.
PORT TYPE
Fitxa honetan hiru aukera ditugu:
DMX Output DMX irteera arrunta
DMX Output with RDM RDM protokoloa erabiltzen duten gailuak kontrolatzeko. (protokolo hau onartzen ez duten gailuekin erabiltzea ez da gomendagarria)
DMX Input DMX lineak probatzeko.
3D bistaratzaile batekin konektatu ahal izateko.
PROTOCOL
Fitxa honetan aukera hauen artean hautatu dezakegu:
Artnet V4 edo Artnet v4 with sACN DMX
MERGE MODE
LarrysPiNoden kontsola bat baino gehiago konektatuta badaude, sinale nahasketa zein modutan egin nahi den aukeratu daiteke fitxa honetan.
LTP (Lates Take Preference) moduan azken balioak lehentasuna izango du. HTP (Highest Take Preference) moduan altuena den balioak lehentasuna izango du.
IP & NAME
Fitxa honetan gure Wifia pertsonalizatu daiteke, (Short Name)a eta (Long Name)a hau da, gure nodoaren izen luzea.
ENABLE DHCP
DHCP modua aktibatu ezkero, nahi dugun IP Address lehenetsia aukeratu dezakegu. Subnet Adress (2.0.0.1) edo Gateway Address (2.0.0.1)
Egiten dugun aldaketa bakoitza gordetzeko “Save Changes” botoia sakatu eta hau berde jarriko da. Grisa jartzen denean informazioa gordeta geratuko da.
Informazioa gorde ondoren nodoan reset egitea beharrezkoa da “REBOOT” bidez edo etengailua itzali eta piztuz.
Gailua abioko egoeran jartzeko bost aldiz etengailua itzali eta piztu behar da.
Kontutan hartu abioko egoeran jartzerakoan Stand Alone modua desaktibatuta egongo dela.
EZAUGARRI TEKNIKOAK
DMX/RDM/DMXin 512 kanal
ArtNet & sACN
IEEE 802.11g WLAN/54 Mbps 2,4 Ghz
Web nterfazea
Hotspot modua edo WIFI SSID modua
1000mAh bateria (7 ordu inguru)
Pizte led argia
Bateria karga led argia
Micro usb kargagailua (Barne)
5 pineko XLR Neutrik ®
Neurriak: L 96 x H 32 x W 26,7mm
Pisua 220 gr
GOMENDATUTAKO SOFTWAREA
ArtNet Controller (Android)
BESTE SOFTWARE GOMENDIO BATZUK
OSRAM DMX WI-FI Controller (Android, iOS)
Chamsys (Windows, Mac, Linux)
Onyx (Windows)
QLC+ (Windows, Mac, Linux, Raspberry)
OLA (Raspberry)
Jands Vista (Windows, Mac)
FreeStyler (Windows)
MADRIX (Windows)
VVVV (Windows)
MadMapper (Windows, Mac, Linux, Raspberry)
LightKey (Mac)
Realizzer (Windows)
Catalyst (Mac)
Katrin (Mac)
KONTAKTUA
crispi@larrys.cat